Gaiaz Hausnarketarako gonbidapen bat da, geure buruaren jabe izaterako eramaten gaituen ekintza ederra, bizitzan geure buruari ematen diogun garrantzia ber-pentsatzeko espazioa, eta orokorrean jendarteari luzatuko diogun maitasun erromantikoaren idealizazioari buruzko galdera irekia izango da. Ikastaroak bi zati izango ditu: alde batetik, ikastaro aurrez azaldutako gaiei buruzko ikastaro praktikoa izango da; eta bigarrenik, ekintza publiko bat burutuko dugu, kale antzerkia: norbere buruarekin ezkontzea! Bai, maite dut neure burua ekintza geure buruarekiko maitasuna publikoki agertzeko modu bat da eta era berean jendartean nagusi den maitasun erromantikoaren irudiaren gaineko eztabaida irekitzea.
Egutegia hilean behin, eguenetan
Ordutegia: barikuan 17:00etatik 20:00etara
Lekua: Etxelilan
Hizkuntza: Gazteleraz izango da
Antolatzailea: Ondarroako Berdintasun Saila
Emakumeentzako Jabekuntza Eskola info gehiagorako: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Zerbitzuak/Berdintasuna/Orrialdeak/Curso2016-2017.aspx
Haurtzaindegi zerbitzua: doan, aldez aurretik jakinarazi (Txirrimorraski taldearen eskutik)
*GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzea beharrezkoa da!